XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta batzuetan neska bizi eta osasuntsua ematen zuen Ezinmak benetan.

Beste batzuetan, ordea, nekatuta eta gaixorik egoten zen.

Ogbanjea zen Ezinma.

Denek zekiten hori.

Ogbanjeak hil eta berriro jaio egiten diren haurrak dira.

Hil eta amaren sabelera itzultzen dira, berriro jaiotzeko.

Horrelako haurrak gaur osasuntsu eta bihar gaixorik bizi dira beti.

Horrelakoa zen Ezinma.

Baina beste haur ogbanjeak baino luzeago iraun zuen bizirik.

Beharbada bizirik jarraitzea erabaki zuen.

Ekwefik behintzat horixe espero zuen: harez gero neska ez zela hilko.

Harri berezi batek lotzen zituen haur ogbanjeak Izpirituen munduarekin.

Harri hori aurkitu eta apurtu egin behar zen: orduan bizirik jarraituko zuen haurrak.

Azti àzti: mago batek aurkitu omen zuen Ezinmaren harria, honek bederatzi urte zituenean.

Harri leun *leun: liso bat zen, zapi zikin batean bildua.

Azti hura oso ezaguna zen Umuofian.

Asko zekien haur ogbanjeei buruz eta bazekien noiz atera behar ziren haur haien harri bereziak.

Hark aurkitu zuen Ezinmaren harria ere.

Atera eta apurtu egin zuen.

Beraz, Ezinma libre zegoen Izpirituen mundutik.

Horregatik, sukar hartatik ere bizirik aterako zela espero zuen Ekwefik.

Noizbait itzuli zen Okonkwo basotik.

Hosto, belar eta sustrai pila zekarren.

Sendagai *sendagai: medicina bikaina egingo zuen haiekin.

Ekwefiren txabolara joan zen zuzenean.

- Ekarri ontzi bat -esan zion Ekwefiri- eta utzi haurra bakarrik.

Hosto, belar eta sustrai onenak hartu eta xehe-xehe *xehe (egin): desmenuzar egin zituen.

Gero, ontzira bota zituen.

Ekwefik ur beroa bota haien gainera eta sutan ipini zuen ontzia.

Gero, bere txabolara itzuli zen.